Bizikidetza eta Ziberbizikidetza

Bizikidetza eta Ziberbizikidetza

Bizikidetza eta Ziberbizikidetza

 

Bai 47/2010 FORU DEKRETUAK bai 204/2010 Foru Aginduak Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetako bizikidetza arautzen dute. Foru dekretuak hau arautzen du: “Elkarren ondoan bizitzen irakastea eta ikastea, elkarrekin bizitzen ikastea, hezkuntzaren helburu funtsezkoenetako bat izateaz gainera, egungo hezkuntza sistemen eginkizun nagusietako bat da. Ikaskuntza hori baliotsua da berez, eta ezinbestekoa da, gizarte demokratikoa, solidarioa, kohesionatua, kritikoa eta baketsua sendotu nahi badugu”.

Desberdintasunak aintzat hartuz elkarrekin bizitzen ikastea, eskolan eta gizartean, hori da gure erronka eta guztion ardura. Jazarpenaren aurka borrokatzea baino hagitzez gehiago da: bizikidetza positiboa, bazterketarik gabekoa, aniztasunetik sustatzea da.

Bizikidetza ez da espazio errealetan soilik gertatzen. Orain gu “elkarrekin bizi gara” eta interakzioan ari gara, neurri handi batean, espazio zibernetikoan. Erlazio horiek urrunagokoak izanik, haien erabilera ona egitea izanen da interakzioa positiboa. 

Sarea ingurune erabat osasungarria izatea nahi dugu, eta ziberbizikidetza positiboa sustatu. Horretarako, komunitate bateko kidetza-sentimendua eta harekiko konpromisoa gureganatu behar dugu, eta herritartasun digital arduratsua lortu.

Lehen laguntza

  1. Desberdintasuna errespetatuz eskolan eta gizartean bizitzen eta elkarrekin bizitzen ikastea da gure erronka, eta hezkuntza-komunitate osoa horren erantzule gara. Jazarpenaren aurka borrokatzea baino askoz gehiago da: bazterketarik gabeko bizikidetza positiboa sustatzea da, aniztasunetik abiatuta.

  2. Abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoak ezartzen du, hezkuntza-sistemaren oinarrizko printzipioen artean, bizikidetzarako, errespeturako, gatazken prebentziorako eta konponbide baketsurako hezkuntza, bai eta bizitza pertsonalaren, familiakoaren eta sozialaren eremu guztietan indarkeriarik ezaren kultura ezartzeko eta eskola-jazarpenaren eta ziberjazarpenaren aurkako borroka ere, ikasleei tratu txar, sexu-abusu, indarkeria edo diskriminazio mota guztiak onartzen laguntzeko.

  3. Bizikidetza ikasi eta eraiki egiten da, hezkuntza-komunitate osoa nahi dugun ikastetxe-ereduaren partaide gara. Gizarte elkarrizketatzaileagoa, berdinzaleagoa, erresilienteagoa, errespetuzkoa eta baketsuagoa eraikitzea, desberdinen arteko bizikidetza positiboa lehenetsiko duena, horixe da aurrean dugun zeregina.

Protokoloak eta legedia

Bizikidetza eta Ziberbizikidetza Lotura interesgarriak

EREMUAREKIN LOTUTAKO MATERIALAK

Eduki publikatzailea