Laguntza Programa

Laguntza Programa

Zer da eta zertan datza?

 

 

Laguntza programa 2016an sortu zen, eskola-jazarpena prebenitzeko eta esku hartzeko programa gisa. Programak tresnak eskaintzen ditu jazarpen/ziberjazarpen egoerak detektatzeko, diagnostikatzeko, prebenitzeko, murrizteko eta/edo ezabatzeko. Era berean, Bizikidetza Aholkularitzak antolatzen dituen prestakuntza eta materialen laguntzarekin zentro proiektu bat garatzeko laguntza eskaintzen du.


 

Bizikide izatea elkarrekin bizitzea baino gehiago da

 

    

    

Elkarbizitza da pertsonek besteekin bizitzeko duten gaitasuna, elkarrekiko errespetuaren eta elkartasunaren esparruan, aniztasuna aitortuz eta errespetatuz, besteen desberdintasunak eta ikuspuntuak baloratuz eta onartuz.

Elkarbizitza hainbat espaziotan irakasten da (ikasgela, tailerrak, jolastokiak, jantokia, etab.), eta hezkuntza-komunitate osoaren erantzukizuna da.

Laguntza programaren helburua da ikastetxeek eskola-jazarpenaren arloko prebentzio- eta esku-hartze programa bat zehaztea eta aplikatzea. Horretarako, irakasleak arlo horretan prestatzea, materialak biltzea eta laguntzea planifikatzen du.

Irakasleen prestakuntza-prozesua aldatuz joan da urte hauetan zehar.

Hasiera batean, prestakuntza bi urtekoa zen, eta honako eduki hau zuen:

Lehen urtea:

Jazarpena dimentsio anitzeko egitate juridiko gisa
Eskola-jazarpena eta zuzenbide pribatua
Sarrera: Adin Txikikoak eta Zuzenbide Zibila
Jazarpena, erantzukizun juridikoaren sortzaile
Bitartekaritza gatazkak konpontzeko estrategia gisa
Eskola-jazarpena eta administrazio-zuzenbidea
Zuzenbide penalaren jarduna eskola-jazarpeneko kasuetan
Bigarren urtea:

Irakasleen eta ikasleen laguntza eta ekintza, eskola-jazarpeneko egoerak prebenitzeko eta horietan esku hartzeko oinarrizko estrategia gisa.
Berdinen arteko laguntza.
Jazarpena prebenitzeko hezkuntza morala, emozionala eta soziala
Hausturaren prebentzioa

Denborarekin pentsatu genuen behar berriei erantzun behar geniela eta prestakuntza ikastetxeen beharretara egokitu behar genuela. Horregatik, modulu independenteak egitea erabaki genuen, ikastetxe bakoitzak zer prestakuntzari emango zion lehentasuna erabaki zezan:

Ikastetxeko bizikidetzaren diagnostikoa egiteko tresnak
Gatazkak konpontzea (berdinen arteko laguntza, bitartekaritza)
Enpatia
Diziplina positiboa
Komunikazio asertiboa
Gizartearen aldeko jokabidea
Erresilientzia, lotura eta atxikimendua......

Gaur egun, "Laguntza" programaren helburua tratu ona sustatzea da, jazarpena eta ziberjazarpena prebenitzeko modurik onena baita. Irakasleen prestakuntzari eusten diogu lehen aipatutako arloetan, baina ikastetxeetan hezkuntza sozioemozional integraleko programa bat ezartzearen alde egiten dugu, hezkuntza-komunitate osoari zuzendua.

Programaren faseak

Programaren faseak

Eginkizuna: Beharrak hautemateko tresnak osatzea


Arduradunak: Ikastetxeko zuzendaritza-taldea, bizikidetza batzordea, laguntza taldea eta koordinazio pedagogikorako batzordea


Noiz?: Hilabetean behin

Zeregina: Talde eragilea eta irakase taldea osatu.


Arduradunak: Talde eragilea eta irakasle taldea


Noiz?: Ikasturte osoan zehar.

Zeregina: Hurrengo ikasturterako programaren planifikazioa


Arduraduna: Talde eragilea


Noiz?: Hirugarren hiruhilekoan

Zeregina: Programa ezartzea


Arduradunak: Zuzendaritza eta talde eragilea


Noiz?: Bigarren ikasturtean

Zeregina: Eraginaren ebaluazioa


Arduradunak: Zuzendaritza taldea eta talde eragilea


Noiz?: Bigarren ikasturteko hirugarren hiruhilekoa

IRAKASLEEI ETA IRAKASLE-TALDEEI ZUZENDUTAKO PRESTAKUNTZA ETA JARDUERAK

Bizikidetza-aholkularitzan prestakuntza-saioak antolatzen eta kudeatzen ditugu, ikasgelako bizikidetzaren eremuekin lotutako ezagutzak eta gaitasunak eskuratzeko.
Begiratu une honetan irekita daudenei eta eman izena!

Eduki publikatzailea