Acoso y ciberacoso - Convivencia
Jazarpena eta Ziberjazarpena
Jazarpena eta Ziberjazarpena
Jazarpena gertatzen ari dela esaten da ikasle batek edo gehiagok beste ikasle bati (taldean indar gutxiago duen bati, edo bere burua defendatzeko gaitasun eskasagoa duen bati) mina eragiteko behin baino gehiagotan eta denbora-epe batean ekintzak egiten direnean. Ekintza horiek izan daitezke: eraso fisikoak (jotzea, lapurtzea edo materiala hondatzea), hitzezko erasoak (irainak, umilazioak) edo sozialak (zurrumurruak, bazterketa, estutzea).
Talde fenomenoa da: Talde bat jazarpena egiten duen ikaslearen edo ikasleen alde jartzen da, biktima defentsarik gabe dago edo aldeko talderik ez du eta hori ikusten duten ikasleek ez dute deus egiten.
Txikitatik antzematen dira, baina gehiago gertatzen da 10-14 urte bitartean.
Oro har, istilutik bereizten da maiztasun handiagoagatik, mailaka areagotzen delako, mina eragiteko asmoa duelako eta botere desoreka dagoelako. “Isiltasunaren legea” du bultzatzaile (mehatxuen bidez edo taldearen presioaren ondorioz ezartzen delako), eta pertsona heldurik ez dagoenean gertatzen da.
Jazarpenaren gaineko aurre-juzku hauek ezkutatu egiten dute jazarpena: “umeen gauzak dira”, “betidanik izan dira halakoak”, “haien arteko harreman-moldeak dira”, “neska/mutil hori ere oso berezia da (biktima)”, “berak (bikimak) ere eraso egiten du”, “neska/mutil horrek ezin dio inori minik egin, ikasle bikaina da”, “nire klasean ez dago horrelakorik, nik ez dut deus ikusi”.
Gertaeretan parte hartzen dutenek rol desberdinak jokatzen ahal dituzte, aldi berean edo korrelazioan, beren egoera pertsonalaren, familiarraren, sozialaren, eskolarraren edo bestelako egoeren arabera. Horren ondorioz, jokabide desberdinak ager daitezke.
Ziberjazarpena espazio birtualetan gertatzen den jazarpena da. Horrela definitzen da berdinen arteko jazarpena teknologia berrien eremuan, eta hor sartzen dira txantai-jarduketak, irainak eta gutxiespenak, ume nahiz nerabeek beste batzuei egiten dizkietenak. Mundu birtualaren ezaugarriak bestelakoak dira, eta zuzeneko jazarpenaren ezaugarriei gehitzen zaizkie. Batzuetan, erasotzailea ez da bere ekintzek ziberespazioan duten ondorioez jabetzen, ez eta horiek biktimarengan eragiten duten inpaktu eta kalte emozionalaz ere. Ziberespazioak eskaintzen duen urruntasun emozionalak jokabide horiek errazten ditu.
Lehen laguntza
-
Eskola-jazarpentzat edo berdinen arteko tratu txartzat hartzen da ikasle batek behin eta berriz eta denbora luzez hainbat ekintza jasaten dituenean, hala nola ikasleen irainak, gizarte-arbuioa, larderia psikologikoa eta/edo agresibitate fisikoa, eta, ondorioz, erasoa jasan duen pertsonaren biktimizazioa (Olweus, 1998).
-
Ziberjazarpena teknologia digitalen bidezko jazarpena edo larderia da. Sare sozialetan, mezularitza-plataformetan, joko-plataformetan eta telefono mugikorretan gerta daiteke. Portaera hori errepikatu egiten da, eta beste pertsona batzuk beldurtzea, haserretzea edo umiliatzea du helburu. Adibidez: -Gezurrak zabaltzea edo norbaiten argazki edo bideo lotsagarriak argitaratzea sare sozialetan. -Mezularitza-plataformen bidez mezu, irudi edo bideo mingarriak, abusuzkoak edo mehatxuzkoak bidaltzea -Beste pertsona baten itxurak egitea eta pertsona horren izenean edo kontu faltsuen bidez mezu oldarkorrak bidaltzea. Aurrez aurreko jazarpena eta ziberjazarpena askotan gertatzen dira elkarrekin. Baina ziberjazarpenak arrasto digitala uzten du; hau da, abusua geldiarazten laguntzeko froga izan daitekeen erregistroa.
-
Hezkuntza Sailaren lehentasunezko helburua eskola-jazarpena eta ziberjazarpena prebenitzea da. Bizikidetza Aholkularitzaren eginkizun nagusietako bat da hezkuntza-komunitateko sektoreei aholkuak ematea eta eskola-jazarpenari, indarkeriari, tratu txarrei eta gatazkak konpontzeari buruz egiten zaizkion eskaerei erantzutea.
Protokoloak eta legedia
-
Jardueren laburpena
Aholkularitzak gatazka, bullying eta ziberbullying-etan egindako esku-hartzeen laburpena:
2012-13 13-14 14-15 15-16 16-17 17-18 18-19 19-20 20-21 21-22 22-23 Jazarpena 45 24 70 197 229 113 116 45 56 67 94 Ziberjazarpena 3 2 8 6 1 13 9 6 12 12 14 Gatazka-bitartekaritza 33 47 38 85 61 44 62 60 78 30 104 GUZTIRA 81 73 116 288 291 170 187 111 146 109 212 12-13 % 13-14 % 14-15 % 15-16 % 16-17 % 17-18 % 18-19 % 19-20% 20-21% 21-22% 22-23% Jazarpena 37,19 23,08 35,18 42,27 54,14 38,7 38,41 27,95 22,05 19,53 18,72 Ziberjazarpena 2,48 1,92 4 1,29 0,24 4,52 2,98 3,73 4,72 3,5 2,79 Gatazka-bitartekaritza 27,27 45,19 19,09 18,24 14,42 15,07 20,53 37,27 30,71 8,78 20,72 GUZTIRA 66,94 70,19 58,27 61,8 68,8 58,29 61,92 68,95 57,48 31,81 42,23 - Lan eskuliburua
- Lekukoaren jakinarazpena ikastetxeko zuzendaritzari
- Prozedura arrunta abiarazteko dokumentua
- Prozedura arrunta hasteko jakinarazpena
- Bideratzailea ezesteko idatziaren erantzuna
- Ebazpen-proposamena
- Prozedura amaitzeko ebazpena
- Hezkuntza-arloko neurria berrikusteko eskaera Eskola-Kontseiluari
- Eskola-Kontseiluak hezkuntza-arloko neurria berrikusteko eskaerari buruz egindako proposamena
- Azken ebazpena eta jakinarazpena interesdunei
- Prozedura hitzartua zuzendaritzaren eta interesdunen arteko bilera
- Prozedura hitzartua bizikidetzarako konpromisoa
- Lan eskuliburua
- 1.eredua. Ikastetxeko bizikidetza plana
- 2.eredua. Ikastetxeko bizikidetza planarean urteko zehaztapena prestatzeko eredua
- 3.eredua. Ikastetxeko bizikidetza planaren urteko zehaztapenaren memoria
- 4.eredua. Eskola jazarpeneko kasuetarako protokoloaren eredua
- 5.eredua. Hezkuntza esparruan genero-indarkeriako kasu bat gertatzen denean jarduteko gida
- 6.eredua. Ikastetxean hezkuntza bitartekaritzako programa ezartzea
- 7.eredua. Hezkuntza bitartekaritzako prozesua
- 8.eredua. Ikastetxean bizikidetza ebaluatzeko adierazleen zerrenda
- Eskubideak eta eginbeharrak arauak bihurtzeko
- Elkarbizitzaren aurkako portaerak eta aplikatu beharreko neurriak
- Bereziki kaltegarriak diren portaerak eta aplikatuko beharreko neurriak
Protokoloa tresna pedagogikoa da, eta ez du balio-iritzirik ekarri behar. Helburua informazioa biltzeko prozesu bat egitea da, jarduera-plan bat egiten laguntzeko.
Protokoloak bizikidetza-arazo hobeak ezagutzeko eta esku-hartze bat ezartzeko balio behar digu, jazarpen-egoera bat den ala ez erabakitzen den kontuan hartu gabe.
Familiei emandako erantzuna ezin da balio-judizio batean oinarritu, baizik eta behatutakoaren eta aztertutakoaren emaitzan, semearen edo alabaren premiei dagokien emaitzan eta premia horiei erantzuteko proposamenean.
Jazarpenari eta ziberjazarpenari buruz argitaratutako azken azterlanak
Lotura interesgarriak
-
Observatorio Estatal de la Convivencia Escolar.
Visitar web -
Protocolo de actuación escolar ante el ciberbullying. El protocolo es el resultado del trabajo de un conjunto de profesionales que, agrupados bajo el nombre de EMICI (Equipo Multidisciplinar de Investigación del Ciberbullying)
Visitar web -
Canal prioritario (Agencia Española de protección de datos). Si tienes conocimiento de la publicación en internet de fotografías, vídeos o audios de contenido sexual o violento cuya difusión ilícita pone en grave riesgo los derechos y libertades o la salud física y/o mental de las personas afectadas, puedes solicitar su retirada inmediata en el Canal prioritario de la Agencia.
Visitar web -
Agencia Española de Protección de datos
Visitar web -
ANAR
Visitar web
Comunidad Autónoma Vasca. Bizikasi
-
Comunidad Autónoma Vasca. Bizikasi
Visitar web -
La Rioja. Diversidad, Convivencia y Participación Educativa
Visitar web -
Observatorio de la convivencia Educativa de Aragón
Visitar web
Colectivos y Asociaciones
-
Pantallas amigas. Colectivo que tiene como objetivo la promoción del uso seguro y saludable de Internet y otras TIC, así como el fomento de la ciudadanía digital responsable en la infancia y la adolescencia.
Visitar web -
CONVIVES
Visitar web
Cibertutorías (Comunidad Valenciana)
-
Programa de apoyo entre iguales que tiene como objetivo formar a tutores en el manejo de las redes sociales
Visitar web -
Otro más
Visitar web
Videos
-
Campaña contra el Bullying. UNICEF. Miguel Bernau
Visitar web -
Cortometraje "El Sándwich de Mariana"
Visitar web -
Convivencia. Pixar
Visitar web -
Cortometraje "No juegues conmigo"
Visitar web