Jazarpena eta Ziberjazarpena

Jazarpena eta Ziberjazarpena

Jazarpena eta Ziberjazarpena


Jazarpena gertatzen ari dela esaten da ikasle batek edo gehiagok beste ikasle bati (taldean indar gutxiago duen bati, edo bere burua defendatzeko gaitasun eskasagoa duen bati) mina eragiteko behin baino gehiagotan eta denbora-epe batean ekintzak egiten direnean. Ekintza horiek izan daitezke: eraso fisikoak (jotzea, lapurtzea edo materiala hondatzea), hitzezko erasoak (irainak, umilazioak) edo sozialak (zurrumurruak, bazterketa, estutzea).

Talde fenomenoa da: Talde bat jazarpena egiten duen ikaslearen edo ikasleen alde jartzen da, biktima defentsarik gabe dago edo aldeko talderik ez du eta hori ikusten duten ikasleek ez dute deus egiten.

Txikitatik antzematen dira, baina gehiago gertatzen da 10-14 urte bitartean.

Oro har, istilutik bereizten da maiztasun handiagoagatik, mailaka areagotzen delako, mina eragiteko asmoa duelako eta botere desoreka dagoelako. “Isiltasunaren legea” du bultzatzaile (mehatxuen bidez edo taldearen presioaren ondorioz ezartzen delako), eta pertsona heldurik ez dagoenean gertatzen da.

Jazarpenaren gaineko aurre-juzku hauek ezkutatu egiten dute jazarpena: “umeen gauzak dira”, “betidanik izan dira halakoak”, “haien arteko harreman-moldeak dira”, “neska/mutil hori ere oso berezia da (biktima)”, “berak (bikimak) ere eraso egiten du”, “neska/mutil horrek ezin dio inori minik egin, ikasle bikaina da”, “nire klasean ez dago horrelakorik, nik ez dut deus ikusi”.

Gertaeretan parte hartzen dutenek rol desberdinak jokatzen ahal dituzte, aldi berean edo korrelazioan, beren egoera pertsonalaren, familiarraren, sozialaren, eskolarraren edo bestelako egoeren arabera. Horren ondorioz, jokabide desberdinak ager daitezke.

Ziberjazarpena espazio birtualetan gertatzen den jazarpena da. Horrela definitzen da berdinen arteko jazarpena teknologia berrien eremuan, eta hor sartzen dira txantai-jarduketak, irainak eta gutxiespenak, ume nahiz nerabeek beste batzuei egiten dizkietenak. Mundu birtualaren ezaugarriak bestelakoak dira, eta zuzeneko jazarpenaren ezaugarriei gehitzen zaizkie. Batzuetan, erasotzailea ez da bere ekintzek ziberespazioan duten ondorioez jabetzen, ez eta horiek biktimarengan eragiten duten inpaktu eta kalte emozionalaz ere. Ziberespazioak eskaintzen duen urruntasun emozionalak jokabide horiek errazten ditu.

Lehen laguntza

  1. Eskola-jazarpentzat edo berdinen arteko tratu txartzat hartzen da ikasle batek behin eta berriz eta denbora luzez hainbat ekintza jasaten dituenean, hala nola ikasleen irainak, gizarte-arbuioa, larderia psikologikoa eta/edo agresibitate fisikoa, eta, ondorioz, erasoa jasan duen pertsonaren biktimizazioa (Olweus, 1998).

  2. Ziberjazarpena teknologia digitalen bidezko jazarpena edo larderia da. Sare sozialetan, mezularitza-plataformetan, joko-plataformetan eta telefono mugikorretan gerta daiteke. Portaera hori errepikatu egiten da, eta beste pertsona batzuk beldurtzea, haserretzea edo umiliatzea du helburu. Adibidez: -Gezurrak zabaltzea edo norbaiten argazki edo bideo lotsagarriak argitaratzea sare sozialetan. -Mezularitza-plataformen bidez mezu, irudi edo bideo mingarriak, abusuzkoak edo mehatxuzkoak bidaltzea -Beste pertsona baten itxurak egitea eta pertsona horren izenean edo kontu faltsuen bidez mezu oldarkorrak bidaltzea. Aurrez aurreko jazarpena eta ziberjazarpena askotan gertatzen dira elkarrekin. Baina ziberjazarpenak arrasto digitala uzten du; hau da, abusua geldiarazten laguntzeko froga izan daitekeen erregistroa.

  3. Hezkuntza Sailaren lehentasunezko helburua eskola-jazarpena eta ziberjazarpena prebenitzea da. Bizikidetza Aholkularitzaren eginkizun nagusietako bat da hezkuntza-komunitateko sektoreei aholkuak ematea eta eskola-jazarpenari, indarkeriari, tratu txarrei eta gatazkak konpontzeari buruz egiten zaizkion eskaerei erantzutea.

Protokoloak eta legedia

Jazarpenari eta ziberjazarpenari buruz argitaratutako azken azterlanak

Jazarpena eta ziberjazarpena. Lotura interesgarriak