2025-2026 Laguntza Programaren deialdian onartutako ikastetxeak - Convivencia
2025-2026 Laguntza Programaren deialdian onartutako ikastetxeak
2025/07/14
2025eko ekainaren 5ean, Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 112. zenbakian, Hezkuntza eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren ekainaren 5eko 302/2025 Ebazpena argitaratu zen. Horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko eta itunduetan hezkuntza emozionala lantzeko eta tratu ona sustatzeko Laguntza programaren deialdia onartu zen.
Eskabideak aurkezteko epea amaituta, 2025eko uztailaren 3an honako ikastetxe hauek onartu dira:
-
Urdiaingo Herri Eskola, Urdiain.
-
San Juan de la Cadena HLHIP, Iruña.
-
San Ignacio Ikastetxea, Iruña
-
Eskolapioak, Calasanz Ikastetxea, Iruñea.
-
Virgen del Soto HLHIP, Iruña
-
Santa Catalina Labouré Ikastetxea, Iruña.
Formazioa urritik aitzinera hasiko da, eta horretan parte hartuko dute ikastetxe bakoitzak izendatutako Talde Eragileek eta sei ikastetxeetako Irakasle-taldeek. Guztira, ikastetxeek 2.730 ikasleko matrikula dute, eta 243 irakaslek egingo dute formazioa..
Era berean, urritik aurrera, formazioa jarraituko dute 2024-2025 ikasturtean Laguntza programan prestakuntzari hasiera eman zioten hamabost ikastetxeek. Bidenabarrean jarraipena emango zaio ikasturte horretan hasitako sareko lanari, aurreko ikasturteetan Laguntza programan formazioa jaso zuten berrogeita hamabi ikastetxeekin lanean jarraituz.