Indarkeria sexista

Indarkeria sexista

Indarkeria sexista

Símbolo del rechazo a  la violencia contra las mujeres

Indarkeria sexista generoan oinarrituta eragiten den edozein ekintza bortitza da, ondorio gisa daukana, edo izan dezakeena, emakumearen osasun fisiko, sexual edo psikologikoa kaltetzea edo mintzea, barne direla ekintza horiek gauzatzeko mehatxua, hertsadura edo emakumearen askatasunaren galarazpen arbitrarioak, bizitza publikoan nahiz pribatuan eragiten direla ere.

Familiak eta eskola dira sozializazioaren eragile nagusiak, han ikasten baitugu gainerako pertsonekin eta inguruko munduarekin harremanak egiten. Berdintasunean hezi behar ditugu pertsonak bi eremu horietan.

Eskolan sexismoaren eredutik jarraitzen ahal da, balioetan, ematen diren ikasgaietan, espazioen erabileran, hizkuntzaren erabileran, eskola materialean, organizazioan... edo hezkidetzaren bidea urratzea hauta daiteke, indarkeria sexistari eta eskolako bortizkeriari aurre egiteko.

Haur hezkuntzan hasitako heziketa prozesuak izan behar du prebentzioaren abiapuntu, eta ikasleen gaitasun guztiak garatu behar ditu, haien pertsona-izaera mugatzen duten estereotipo guztiak bazterturik.

Indarkeria sexistaren adierazpen konkretuak gertatzen direnean (bortizkeria fisikoa, sexuala edo psikologikoa, esaterako), erantzun berehalakoa eta irmoa eman behar da.

Lehen laguntza

  1. Nafarroako emakumeen aurkako indarkeriaren aurka jarduteko apirilaren 10eko 14/2015 Foru Legeak adierazten du garrantzitsua dela hezkuntza-eremutik prebentzio-neurriak hartzea kultura-portaeren aldaketak sustatzeko eta, horrela, emakumeen gutxiagotasunaren ideian oinarritutako aurreiritziak, ohiturak, tradizioak eta beste edozein praktika desagerrarazten laguntzeko. Gainera, hezkuntza ezinbesteko bidetzat jotzen du emakumeen eta nesken ahalduntze-prozesuei laguntzeko, hezkuntza formalaren zein ez-formalaren bidez.

  2. Foru lege horrek jasotzen duen prebentzio-neurrietako bat da protokoloak egitea, hezkuntzaren eremuan emakumeen aurkako indarkeria identifikatzeko eta hari erantzuteko. Esparru horretan, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak, hezkuntzaren eremutik emakumeen aurkako indarkeria-kasuak detektatzea eta behar bezala artatzea errazteko, Nafarroako eskola-bizikidetzari buruzko araudiaren bidez erregulatzen du, eta indarkeria-kasuen aurrean jarduteko gida egokia zabaltzen du. Emakumeen aurkako indarkeria-kasu baten aurrean hezkuntza-eremutik egiten den esku-hartze orok printzipio hauek bete behar ditu: babesa, esku-hartze eraginkorra, azkarra eta presazkoa, presarik gabekoa, eta diskrezioa eta konfidentzialtasuna.

  3. Horrez gain, Hezkuntza Sailak emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioaren arloko prestakuntza-jarduerak eskaintzen dizkie urtero irakasleei, irakasleen sentsibilizazioan eta trebakuntzan nahiz ikasleak indarkeria mota horren arriskuaren aurrean prebenitzeko hezkuntzan eragiteko.

Protokoloak eta legedia

Indarkeria sexista - Lotura interesgarriak