Dolua

Dolua

Dolua

“Hezkuntza prestakuntza bada, gazteei bizitzaren gaineko ikuspegi errealagoa eta zirraragarriagoa ematea da heriotzari buruzko gogoeta egitea…” (Mar Cortina).

Hezkuntzak baliabide pertsonalak eman behar ditu norbait galtzean. Hurbileko norbaiten heriotza edo galera bizitzea gertaera traumatikoa izaten da, eta ikasgelako bizitza astintzen eta aztoratzen du. Galera eta dolu egoeretan ikastetxeak aditzeko gogoz, elkartasunez eta abegikor jokatu behar du.

Galera jasan dutenengana hurbildu eta haiek ulertzen eta babesten dituenean, lan hezitzaile eta terapeutiko handia egiten du ikastetxeak.

Lehen laguntza

  1. Heriotza tabua da oraindik hezkuntzaren esparruan. Beldurra ematen du, nahiago dugu ez aipatzea edo hari buruz kezkatzen gaituenari buruz hitz egitea, baina horrek ez du esan nahi hori gertatzen ez denik. Gaur egun, oraindik ere, eskola-eremuan bete gabeko premia dago, doluaren eta galeraren tratamenduaren testuinguruan.

  2. Irakaskuntza-prozesuan zehar, galera emozionalekin zerikusia duten egoera ugari eta askotarikoak agertzen dira eskoletan. Ikasleei arreta emateko eta ikasleekin lantzeko prest agertzen bagara, emozionalki osasuntsuak diren pertsona helduak eraikitzen lagunduko dugu.

  3. Dolu-prozesuak pasatu egin behar dira, igaro egin behar dira, eragiten diguten emozio bakoitzaren jakitun izanik; horrela bakarrik sendatu eta aurrera egin ahal izango dugu. Beharrezkoa da galeraren prozesua naturalizatzea.

Jarduerak eta jarraibideak

  •   2012-13 13-14 14-15 15-16 16-17 17-18 18-19 19-20 20-21 21-22 22-23
    Dolua 0 0 0 5 2 3 6 1 7 18 16
      12-13 % 13-14 % 14-15 % 15-16 % 16-17 % 17-18 % 18-19 % 19-20% 20-21% 21-22% 22-23%
    Dolua 0 0 0 1,07 0,48 1,03 1,99 0,62 2,75 5,25 3,19

     

     

    "Heriotza hezkuntzan sartzen ez bada, ez da bizitzarako hezten ari"

    Mar Cortina



    Pertsona bakoitzak modu bakar eta pertsonalean bizi du dolua, baita gure ikasleek ere.

    Gure lana, helduak garen aldetik, prozesu honetan laguntzea da, epaitu gabe adierazpen emozional oro ahalbidetuz eta baliozkotuz.

    Ez dute beti gurekin dolua partekatu beharko, baina behar badute, adierazi eta partekatu egin behar da, espazio seguru batean.

    Horretarako, hitz egiteko eta sentimenduak adierazteko libre senti daitezen, gure emozioa adierazteko gai izan behar dugu, gure aldetik benetakotasuna eta zintzotasuna sentitzen ez badute, nekez sortuko dugu behar duten espazio seguru hori.

     

Dolua - Lotura interesgarriak